XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

I. Atala

Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Administrazioa

Foru Aldundia

Xedapen orokorrak

Lan eta Ekonomi Sustapen Saila

Martxoaren 16ko 37/99 FORU DEKRETUA, Enpresen Sorkuntzarako Egitamua arautzen duena 1999rako.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Lan eta Ekonomi Sustapen Sailaren bitartez, proiektu eraberritzaile berriak sustatzeko ahalegin handiak egin ditu azken urteotan, zeren eta tradiziozko sektoreak ahultzen ari diren neurrian, etorkizunean sendo izan daitezkeen enpresa lehiakorrak garatu beharra baitago.

Gaurko egoerak, zeinetan ekonomiaren hazkundeak langabeziaren tasa maila onargarrian kokatzeko behar besteko lanpostuak sortzea lortzen ezbaitu, enpleguaren sortzaile diren enpresa berriak sortzeko laguntza areagotzera behartzen gaitu, Eusko Legebiltzarrak 1996tik 1999ra bitarterako onartutako Industri Politikarako Jarduketaren Marko Orokorrean agertzen den moduan.